|
larunbata, 2012.eko maiatzak 5 |
Enpresa hurbiltzen diegu gure Batxilergoko 1. mailako ikasleei, Euskaltel eta Matricería Deusto bisitatuz.
Gehiago jakiteko
>
asteazkena, 2012.eko apirilak 18 |
Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Itzarri Aholkularitza enpresak Futbola, oinarritik euskaraz izateko ekimenaren azken ekitaldiagure eskolan ospatu zuten.
Gehiago jakiteko
>
ostirala, 2012.eko martxoak 16 |
Beste urte batez, AENORek egindako auditoria gainditu dugu, gure Ingurumena Kudeatzeko Sistemak ISO 14001 araua betetzen duela egiaztatuz.
Gehiago jakiteko
>
asteazkena, 2012.eko martxoak 14 |
Azken 6 hilabeteotan, Politeknika Ikastegia Txorierri eta Sondikako Osasun Zentroa lankidetzan aritu dira biziki motibatzaileak izan diren jarduera bateratu batzuk gauzatzeko.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2012.eko otsailak 9 |
Txorierriko neskak Osakidetzaren ohitura osasungarriak bultzatzeko proiektu baten parte hartu dute. (El Correo)
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2012.eko otsailak 2 |
Moodle moot Euskadi 2012a antolatzeko komisioak ekitaldia planifikatzen hasteko bilera izan zuen Durangoko HETELen egoitzan. Moodle ikaskuntza esperientzien 6. Topaketa ekainak 15ean izango da Derioko Politeknika Ikastegia Txorierri ikastetxean.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2011.eko azaroak 24 |
Politeknika Txorierrik parte hartu du LANALDI-LANALDIETAN BLAI!! izeneko Lanbide Orientazioko Programan. Programa honek ikasleei aukera ematen die enpresa eta erakunde ezberdinetan egoteko, lanbide baten inguruan gehiago jakiteko.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2011.eko azaroak 24 |
Orain dela gutxi, P.I.Txorierrik INtheMC (INternationalisation and Mobility in the students Curriculum) prestakuntza-ikastaroa hartu zuen, atsegin handiz.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2011.eko azaroak 24 |
P.I.Txorierri lanean ari da Europako Leonardo proiektu berri batean. Nazioarteko taldea (Anabel Menica eta Cherith Megaw) Bredan izan zen EURIAC proiektua (Europako Automatizazio Industrialeko Klasea) abiatzeko bileran.
Gehiago jakiteko
>
ostirala, 2011.eko azaroak 4 |
Eder Fullaondo, Batxillergoko 1. mailako ikasleari, tokatu zaio zozketako portatila.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2011.eko azaroak 3 |
Irailaren 28 eta 29an Ikastetxean ospatu zen , berrikuntza transferentzia europear proiektua den IOA2ren (International Operation Agent) azken bilera.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2011.eko azaroak 3 |
Irailaren 21 eta 22an Bilbon ospatu zen CATEL, berrikuntza transferentzia europear proiektua denaren azken bilera, gure Ikastetxeak bertan parte hartuz.
Gehiago jakiteko
>
ostirala, 2011.eko urriak 7 |
Bilbao Exhibition Centren, “Cumbre Industrial y Tecnologica 2011” ospatu da. Erregulazio eta Kontrol Automatikoetako 2. mailako ikasleak eta Diseinua Fabrikazio Mekanikoan, Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleak, bisitatu dute.
“Cumbre” horren barruan Automatizazio eta Robotikaren eremua jorratu da.
Gehiago jakiteko
>
ostirala, 2011.eko maiatzak 27 |
Aurten ere ASPAPOTXOk (Txorierriko Familien Elkarteak) ikastetxeko langileekin afaria antolatu du.
Gehiago jakiteko
>
ostirala, 2011.eko maiatzak 6 |
Eskaintza partziala formula berri bat da, eta horren bidez Goi Mailako titulu ofizial bat lor dezakezu ikasturte bakoitzean soilik hiru ikasgai eginez.
Gehiago jakiteko
>
astelehena, 2011.eko apirilak 11 |
Politeknika Ikastegeia Txorierri-ko irakasle bik Juanito Oiarzabalen gidaritzapean Akonkaguara joan den espedizio bat 3D bideo teknologia erabiliz grabatu dute.
Gehiago jakiteko
>
astelehena, 2011.eko apirilak 4 |
Europar Batasunak ekimen eta programa ezberdinak bultzatzen ditu eta hezkuntzari dagokionean Lifelong Learning programme dago. Politeknika Ikastegia Txorierriko Jokin Goioaga elektrizitate eta elektronika arloko irakasleak ekimen honetan parte hartu du.
Gehiago jakiteko
>
osteguna, 2011.eko otsailak 24 |
2009-11 ikasturteetan, Politeknika Ikastegia Txorierrik bazkide moduan parte hartzen du Europar Batasunak finantzatutako proiektu baten garapenean: IOA2 proiektua (International Operational Agent). IOA2 proiektuaren xede nagusia da internazionalizazioaren alorrean diharduten lanbide-heziketako hezitzaileen eta koordinatzaileen gaitasun profesionala garatzea.
Gehiago jakiteko
>
astelehena, 2011.eko otsailak 7 |
Gure Genero Berdintasuna Proiektuaren arduraduna, Marivi Cuartango, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako "Genero Berdintasuna Eraikitzen" jardunaldietara gonbidatu dute.
Gehiago jakiteko
>
asteartea, 2011.eko urtarrilak 25 |
Bi urteko iraupena duen proiektu honetan, zazpi herrialdetako zortzi kide aritzen dira lankidetzan. Leonardo da Vinci programan sartutako ”Internazionalizazio eta Mugikortasuna ikasleen Curriculumean” izeneko proiektu berri honen oinarria Finlandiako ikerketa proiektu baten emaitzen transferentzia da.
Gehiago jakiteko
>
ostirala, 2010.eko abenduak 3 |
Urtero bezala joan zen abenduaren 2an Metrolog Group Spain enpresak Metrolog-en XG13 bertsioaren berriak azaldu eta aurkeztu zituen.
Gehiago jakiteko
>
asteartea, 2010.eko urriak 5 |
Gure Kiroldegia erabili nahi izanez gero deitu 944034065 telefonora (Argi).
Bestela posta helbide honetan ere galdetu dezakezu: amartinez@txorierri.net
Kirolak: Areto Futbola, Eskubaloia, Saskibaloia, Voleibola, eta abar.
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 14:00tatik 20:00tara
Prezioa: 30 €/orduko/taldeko.
Gehiago jakiteko
>
asteazkena, 2009.eko apirilak 1 |
Hemendik aurrera erreklamazioak edo iradokizunak egiteko zerbitzu berri bat erabili dezakezu. Horretarako eskumako menuan agertzen den laukitxoan klikatu eta zure erreklamazioa edo iradokizuna bidali dezakezu agertzen den formularioa betetuz eta bidali botoian sakatuz.
Ahal bezain pronto gure erantzuna izango duzu. Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.
Gehiago jakiteko
>
astelehena, 2008.eko azaroak 10 |
Arratsaldez eta hiru ikasturtetan Merkataritza Kudeaketa eta Marketing Goi Mailako Zikloa egiteko aukera eskeintzen dizugu. Informa zaitez.
Gehiago jakiteko
>
| astelehena, 2008.eko ekainak 23 |
|
0 Iruzkina ::
|
|
Gure hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa hobetzeko asmoz, zerbitzu berri bat aurkezten dizuegu: ELKARRIZKETA PERTSONALIZATUAK. Elkarrizketa hauetan gure ikastetxeko Orientatzaileak arreta egingo dizue eta ondoren gure instalazioetara gidatutako bisita bat egiteko aukera ere izango duzue.
Honelako elkarrizketa bat eskatzeko 944.034.060 telefonora deitu dezakezu.
Zure aukeraketan laguntzeko gure Ate Irekiko Jardunaldietara ere etorri zaitezke, eguna hauek izango dira: apirilak 23 eta 29 eta ekainak 4, arratsaldeko 18:30tan.
Aurretiaz ezagutu nahi izanez gero gure webgune hau bisitatu ahal duzu, bertan beste gai batzuen artean gure HEZKUNTZA ESKAINTZA ezagutu ahal izango duzu eta baita gure GIZA ETA TEKNOLOGI BALIABIDEAK ere.
|
| Gehiago jakiteko.. |
|
|
|
|