Azala » KOMUNIKAZIOA » Proiektuak » TKGUNE Fabrikazioa

TKGUNE Fabrikazioa

TKGUNE

POLITEKNIKA TXORIERRI TKGUNEren fabrikazio arloarekin bat

TKGUNE lanbide heziketako hainbat zentrok osatutako sarea da eta euren azpiegiturak nahiz urtetan zehar pilatutako jakintza EAEko ETE guztien esku jarri ditu. Modu honetan euren lehiakortasuna hobetzen lagun nahi du 4 arlo hauetan; tren-industria, automozioa, energia eta fabrikazioa.

TKGUNE  ETE industrialen Teknologia Transferentzia eta Lehiakortasun eta Garapen Sare gisa sortzen da teknologiaren inplementazio eta hobekuntzarako, prestakuntza aurreratua eta zerbitzu teknikoak barneratzen dituen eskaintza espezializatu bat garatuz. I+G+b eremuko proiektuei balio erantsia ematen dien eta ETE-en prozesu eta produktu nagusien berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarako dinamikak garatzen ditu, eta balio erantsi handia duten merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko die.

TKGUNE Fabrikaziotik eskainitako zerbitzuak:

Berrikuntzari laguntza:

  • Subentzio kudeaketa: Enpresei zuzendutako hainbat laguntza deialdi daude. TKGUNEK zure hobekuntza edo berrikuntza proiektuak deialdi hauetara aurkezteko aukerak aztertzen lagunduko dizu, beharrezkoak diren kudeaketa, izapide eta jarraipenak eginez.
  • Sormena: Zure enpresan prozesu sortzailea dinamizatuko dugu, egiaztatutako erreminta eta metodologien bidez; ideiak eragin, alternatibak sortu eta prozesu eta produktuei balioa eransteko helburuarekin.
  • Berrikuntza planak: Zure estrategia korporatiboari lotuta, berrikuntza integratzen lagunduko dizugu, zure enpresaren beste prozesu sistematiko bat bezala. Ondorioz, zure enpresaren eboluzioan lagunduko dizun berrikuntza plana, tresnak eta dinamika bat izango duzu.

Prestakuntza aurreratua:

Prestakuntza aurreratua edota neurrira eginikoa eskaintzen diegu bezeroei teknologia alorrean, baita etengabeko prestakuntzako ohiko katalogoetan eskaintzen ez diren edukiak ere.

Berrikuntzako eta hobekuntzako zerbitzu teknikoak:

Industriak fabrikazio prozesu geroz eta zorrotzagoak eskatzen ditu eta prozesuen eboluzioa geroz eta handiagoa eta azkarragoa da. Horregatik TKGUNEko ingeniari taldeak egun dituzun prozesuak aztertzen eta hobekuntza ekintzak aurrera eramaten lagun zaitzake; fabrikazio prozesua.
Gure lantegietan operazio eta prozesu alternatiboak simulatu edo erreproduzitu ditzakegu eta honela zure produkzio lerroan interferentziak saihestu eta emaitzak aztertu, hipotesiak baieztatu edo baztertzeko.
Lagun zaitzakegu gure saiakuntza-bankuan prozesu erabat berritzaileak planteatu, diseinatu eta probatzen. TKGUNEn aurre ikerketa bat egin dezakezu, beharrezkoak diren probak barne, alternatiba murriztu, makinak moldatu, etab. berriaren eraginkortasuna eta egonkortasuna baieztatzeko.
Produktuen berrikuntzan dinamizatu eta laguntzen dugu, gure ikuspegi teknikoa, teknologikoa, produktiboaren ekarpena eginez eta zure esku sormena sustatzeko eta produktuen analisia egiteko erremintak ipintzen ditugu.
TKGUNEn prototipoak eta materialak fabrikatu eta egiaztatu ahal izango dituzu, fabrikazio prozesuak optimizatu, eta honez gain, aurre-serie batekin produktu berriaren industrializazioa probatu ahal izango duzu. TKGUNEk zure produktua ekoizteko makina egokiari buruzko makina-erreminta fabrikatzaileen ikuspuntua eman ahal izango dizu.

TKGUNE Fabrikazioaren espezializazioa:

TKGUNEn barruan ondorengo arloetan lan egiten dugu: Fabrikazio mekanikoa, materialak, diseinua, automatizazioa, instrumentazioa eta kontrola, forjaketa, estanpazioa, ortoprotesiak eta metal erainkuntza.

Informazio gehiago eskuratzeko:

TKGUNEren inguruko informazio gehiago nahi duen orok Politeknika Txorierrin dagoen koordinatzailearekin bat egin dezakete ondorengo email edo telefonoaren bitartez: tkgunetxorierri@txorierri.net -  600952433. Arduraduna: Ibon Valdivielso

Deskargatu katalogoa

  Bilatu

EXTRANETERA SARRERA

N.A.N./ Erabiltzailea:
Pasahitza:
Sartu | Izena eman
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa