MONDRAGON Korporazioko Kooperatiba Elkarte gisa, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI 1979an sortu zen, bere ingurune sozio-ekonomikoari Batxilergo nahiz Lanbide Heziketan erabateko kalitatezko hezkuntza-eskaintza emateko konpromisoarekin.
Unibertsitate eta lan mundurako sarbidea errazten duen eskaintza duala, instalazio onenetan eta giza eta tekniko mailako baliabide onenekin ematen dena. Hau guztia Kooperatiba Elkarte Integral formulapean kudeatua, eskualdeko Udal, enpresa, senide, ikasle eta Zentroko langileak bazkide izatea ahalbidetuz.
Izaera Juridikoa:
Kooperatiba Baltzu Integrala: Langileak, Familiak, Enpresak eta Udalak.
Bazkide kopurua: 450
Bazkide Laguntzaileak:
ENPRESAK | UDALAK |
---|---|
MATRICI S. COOP. | LOIU-ko Udala |
ONDOAN S. COOP. | SONDIKA-ko Udala |
FAGOR ARRASATE S. COOP. | DERIO-ko Udala |
ARTECHE S.A. | LEZAMA-ko Udala |
GAZTEMPRESA | ZAMUDIO-ko Udala |
PROINYEC | LARRABETZU-ko Udala |
BATZ ZAMUDIO | . |
Datu Historikoak:
URTEA | MUGARRIA |
---|---|
1979 | Familia eta irakasle talde baten ekimenez sortu zen ikastegia, Txorierriko hainbat enpresa eta udalen abaroan. |
1983 | Ikastegiak LANGIRO jarduera antolatu zuen (enpresentzako I+G zerbitzuak). |
1989 | Eusko Jaurlaritzaren tutoretzapeko ikastetxe izendazioa jaso zuen, eta laneratzeko prestakuntza eta etengabeko prestakuntza ekintzak antolatzeko laguntzaile gisa. |
1993 | Eraikuntza berria inauguratu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Lan Sailen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Txorierriko Udalen Mankomunitatearen, Euskadiko Kutxaren eta Mondragón Corporación Coopetativa-ren laguntzaz. |
1995 | Txorierriko udalek bat egin zuten kooperatibarekin. |
1999 | Euskadiko Lan Heziketako Ikastetxe Integralen Sarean sartu ginen. |
2003 | Gestio Kalitatearen Zilarrezko Q saria lortu genuen. |
2004 | Gure 25. urteurrena ospatu genuen. |
2005 | AENOR-ek gure Ingurumen Gestio Sistema ziurtatu zigun UNE-EN ISO 14001:2004 arauaren arabera. Gestio Kalitatearen Urrezko Q saria lortu genuen. |
2009 | Ikastolen Elkartearekin hitzarmena. |
2013 | Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan parte hartzeko akordioa. Acicae, Automozio klusterreko partaide izateko akordioa. |
2015 | AENOR-ek gure Ingurumen Gestio Sistemaren ziurtagiria eguneratu zigun UNE-EN ISO 14001:2015 arauaren arabera. |
2019 | AENOR-ek gure Hasierako Formakuntza eta Enplegurako Formakuntza Sistemak ziurtatu zizkigun UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren arabera. |
2020 | Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izendatuak. |