Urriaren 19an DEMA (Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia) zerbitzuko pertsonekin egoteko aukera izan genuen. Ekintzailetzari buruzko hitzaldi bat eman zieten Enpresako Ekonomia eta Finantza Kudeaketaren moduluan Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketako ikasleei.

Jarduera bi zatitan banandu zen. Lehenengoan Ane Undurragak, Ekintzailetza teknikariak, DEMA zer den azaldu zuen; Diputazioko diru-laguntzak eta sariak, eta ondoren, ikasleen artean sentsibilizazio tailerra antolatu zuen. Bestalde Flor Martín enpresariak ekintzaile moduan izan duen esperientzia azaldu zuen.

Ekintza hau Politeknika Ikastegia Txorierriko Ekintzailetza zerbitzuak antolatuta eskaintzen da. Ikasleek bere kabuz lan egiteko aukera baloratu dezaten, helburu nagusitzat hartuta.