DIBAL enpresa Derion kokatuta dago, 1985. urtetik merkataritza eta industria sektoreetarako pisuak eta etiketatze irtenbideak eskaintzen adituak dira eta urriaren 11n bisitatu gintuen proposamen garbiarekin, lan talde bat sortu Txorierri Politeknikoaren eta DIBAL konpainiaren artean, zentroko ikasle eta irakasleek eta Dibaleko ekoizpen departamentuak osatutakoa, proiektuen garapenean lankidetzan aritzeko. Elkarlana denboran zehar luzatu nahi da proiektuen fluxu jarraiarekin.

Planteamendua, hasiera batean, Txorierriko gaitasunak ebaluatuko dituen proba-proiektu batekin hastea izango litzateke eta ondoren, irizpideak zehaztuta, martxan jartzea eta ekintza fasea hastea izango litzateke.

Lankidetza hau TKgune Proiektuaren barruan koka liteke. Programa hau 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako Sailburuordetzak abiarazi zuen eta bere helburua zerbitzu teknologikoak eskaintzea da, Lanbide Heziketa eta ETEen arteko ezagutza transferitzeko.