EKINTZAILETZARAKO IDEIEN LEHEN BIDEO LEHIAKETA

Lehiaketa EKINTZAILETZARAKO IDEIEN BIDEO LEHIAKETAREN OINARRIAK.

 

Babesleak: Politeknika Ikastegia Txorierri S.Coop eta EGAZ Txorierri.

Bideoek bi gai hauetako bat jorratuko dute:

  • Ikaskuntzarekin lotutako proiektu berritzailea.
  • Negozio- edo enpresa-ideia.

Lehiaketara honako hauek aurkeztu daitezke:

  • Politeknika Ikastegia Txorierri S.Coop.-eko ikasle guztiak (adin mugarik gabe)
  • Txorierri bailarako 16 eta 29 urte bitarteko pertsona guztiak.

Bideoak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. (Taldeak gehienez lau pertsonetakoak izan ahal dira).

Bideoak Euskaraz edo Gaztelaniaz egin ahal izango dira, azpitituluak jarriz elkarrizketak grabatzeko erabili ez den hizkuntzan.

Izena ematea: OTSAILAREN 28a arte.

Esteka honetan bete beharko duzue izena emateko inprimakia.

Bideoa aurkezteko azken eguna: MARTXOAK 30.

Bideoak Youtubera igo behar dira eta publikatu eta gero bideoaren esteka inprimaki honetan sartu behar duzue.

Balorazio Irizpideak:

Ikaskuntzarekin lotutako proiektu berritzaile bat aurkezten dute bideoek gaitasun hauen garrantzia erakutsi behar dute:

  1. Ahalegintzeko gaitasuna
  2. Autonomia
  3. Arriskuak detektatzeko eta bereganatzeko gaitasuna
  4. Frustrazio gaitasuna
  5. Ideiak proiektu bihurtzeko gaitasuna
  6. Berrikuntza eta sormena
  7. Tresna teknologikoen erabilera
  8. Pentsaera Malgua.

Enpresa-proiektu bat aurkezten duten bideoek:

  1. Originaltasuna
  2. Sormena
  3. Komunikazio ona
  4. Aukera berdintasuna (sexuen arteko berdintasuna)
  5. Tokiko ekimenak. Eskualdeko bizimoduaren hobekuntza
  6. Tokiko sareetan parte hartzea
  7. Ingurumen-jasangarritasuna

SARIA: Tablet bat talde irabazleko pertsona bakoitzarentzat.