Enpresa-saretik hurbil egotea izan da beti, eta beti izango da, Politeknika Ikastegia Txorierrik planteatzen dituen erronka garrantzitsuenetako eta atseginenetako bat.
Alde horretatik, Bizkaiko lurraldeko enpresei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hauexek dira:
- Enplegu Poltsa: ikastetxeak bere ikasleen enplegagarritasuna kudeatzen du zuzenean, Enplegu Poltsa zerbitzua eskainiz kontratazio beharrak dituzten enpresei.
-
Prestakuntza Lantokietan (Praktikak enpresetan): heziketa zikloetako ikasle guztiek praktikak egin behar dituzte enpresetan: gutxienez 385 ordu.
-
Etengabeko Prestakuntza, Lanerako Prestakuntza eta enpresen beharren araberakoa. Ikastetxeak langileen eta enpresen prestakuntza antolatu eta kudeatzen du, prestakuntzaren alorrean dauden beharrak asetzeko.
-
Beste zerbitzuk batzuk, enpresentzat interesgarriak direnak (Ingurumen-kudeaketa, Prebentzioa eta Laneko Arriskuak, Kalitatea, eta abar.).
Enpresa Zerbitzuko Sailaren Arduradunarekin (Argimiro Martinez) harremanetan jartzeko deitu telefono hauetara:944.034.065 edo 600.952.542. Posta elektronikoa erabili nahi baduzu idatzi amartinez@txorierri.net helbidera.