CFAA 2015ean sortu zen, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Tekniken Garapenerako Enpresa-elkarte batek, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA), Enpresa-garapenerako euskal Agentziak (SPRI) -Eusko Jaurlaritzaren eragile gisa- eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak (BZTP) sinatutako akordioarekin.

CFAA I+G+b-ko Zentro Misto gisa sortu da, UPV/EHUn integratuta eta fabrikazio aurreratura orientatuta. Hala, asmoa da motor aeronautikoaren balio-katearekin lotutako ekoizpen- ehunera zuzendutako ezagutzaren transferentzia bultzatzeko elementu izatea. Epe labur/ertainera aplikatu daitekeen teknologia garatzeko zentro bat da, eta Euskadiko PBGan zuzeneko inpaktua izatea hartzen du helburutzat.

Beste alde batetik, zentroak izaera mistoa duenez, CFAAk gizartean ere izan behar du inpaktua. Horri begira, eta bere jardueren barruan, zentroak bereganatzen ditu karrera amaitzen ari diren ikasleak, euren master edo gradu amaierako lanak garatu ditzaten; halaber, doktoregoa egiten ari diren ikasleak ere hartzen ditu, eta baita –batez ere- Lanbide Heziketa Dualeko ikasleak, euren lehenengo lan-esperientzia izan dezaten ingurune adierazgarri batean. Era horretan, etorkizuneko lanpostu baterako prestatuko dituen ezagutza maila bat eskuratuko dute, eta, hortaz, enpresaren hobekuntza teknologikorako erabakigarriak izatea lortuko dute.

Ildo horretatik, CFAAk, ITP-aerorekin batera, harreman estua du Txorierri Politeknika Ikastegiarekin. Horren isla da Juanjo Igarzabal eta Ángel Lázaro irakasleak zentroarekin kolaboratzen ari direla ardatz anitzeko fresaketan, TkGune programaren baitan. Gainera, haren instalazioetan jadanik dago makinetan eskola horretatik datozen mekanizatuko teknikarien bigarren belaunaldia; izan ere, CFAAko teknikariekin batera lan egiten ari dira, bai proiektu horietan eta bai I+G+b-ko beste proiektu batzuekin lotutako zenbait jardueratan.

CFAAren egoitza eta tailerrak Zamudioko Teknologia Parkearen 202. eraikinean daude, eta gaur egun 78 enpresaz osatuta dago. Enpresa horiekin hainbat I+G+b-ko proiektu garatzen ditu, alor hauetan: mekanizatua, elektrohigadura, fabrikazio gehigarria eta metrologia. Proiektu horiek aeronautika sektorera zuzentzen dira gehienbat.