Gaur egungo kontsumismo gizarte honetan, soberakin asko dugu gure inguruan. Zabor askok gure itsaso, baso eta errekak “apaintzen” ditu beste inork nahi ez dituenean. Hori dela eta Libera Makers ekimena jarri dute martxan Ecoembes eta Seobirdlifek. Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei zuzenduriko ekimena da eta bertan zaborra naturara ez heltzeko edo naturan balego batzeko balio digun zerbait diseinatzea da helburua.

Gure ikasleek behin zaborra naturan dagoela, batzen laguntzen digun tresnak diseinatu dituzte. Aurkeztutako taldeen artean Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako zikloetakoak diren Mikel Chapado, Iratxe Urcelay eta Ion Mikel Romero ikaleen taldea izan da 20 finalisten artean dagoena.

BASURALEZA2

Diseinu honek errekan dauden mikroplastikoak batzen ditu. Errekaren ondoan aire burbuilak isurtzen dituen hodi batzuk jarriko lirateke eta era horretan mikroplastikoak ur gainazalera igo. Mikroplastiko hauek korronteak eraman ez ditzan oztopo bat izango dute eta honek zinta garraiatzaile batera eramango ditu. Zintatik igo eta depositu batean isuriko dira, depositu hau kamioiak birziklapen plantara emango dituelarik.

ZORIONAK Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Produkzioaren Programazioko ikasleei!