vetgpsBai enpresek eta bai Lanbide Heziketako ikastetxeek aitortzen dute gazteak lan-mundurako prestatzeak duen garrantzia, baita erronka errealei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen dituztela bermatzeak duen garrantzia ere. Lanbide Heziketako ikastetxeak eta horiek eskaintzen duten ikasketa-plana industriaren eta lan-merkatuaren beharrak asetzera orientatu behar dira, hori funtsezkoa baita; dena dela, ezin uka daiteke gaurko ikasleek ez dutela esperientzia nahikorik, eta batzuetan ez direla gai izaten gaitasun teorikoak eta eskuratutako ezagutzak egoera errealetan aplikatzeko.

Lanbide Heziketako ikastetxea garen aldetik, gure eginkizuna da ikasleei prestakuntza sendo eta esanguratsua ematea etengabe aldatzen ari den mundu honetarako, lanerako erabilgarriak izan litezkeen gaitasunak eskainiz. Azpimarratzen dugu hezkuntza-eskaintza lan-munduaren eskariarekin konektatzeak duen garrantzia; bertan, ikasleak konturatzen dira zeharkako gaitasunen garrantziaz, horiek ahalbidetzen baitiete pertsonei taldeka lan egitea, sortzaileak izatea, arazoak konpontzea eta iniziatiba hartzea, beste gaitasun batzuen artean, euren trebetasun praktikoak lanaren eremuan garatzeaz batera.

Txorierrin lehentasunezkotzat jotzen dugu hezkuntza-proiektu berritzaileetan parte hartzea, ikasleek garatu ahal izan ditzaten goian aipatutako gaitasunak. Horri begira, Txorierri Politeknikak Erasmus Plus LifeOnLine eta VET-GPS proiektuekin kolaboratzen du, zeren haien helburua baita Lanbide Heziketako tutore eta irakasleei tresna berri multzo bat eskaintzea: lanbide heziketaren edozein mailatara egokitu daitezkeen ikaskuntza-materialak eta baliabideak, haien curriculum-eskaintza hobetzeko.

LifeOnLine proiektuan ikaskuntza-materialak, zereginak eta jarduerak biltzen dituen prestakuntza-baliabide bat garatu du, bere ebaluaziorako metodologiekin, horien bidez indartzeko gazteek euren gaitasun ekintzaileak garatzeko duten beharra, haien enplegagarritasuna oraingo testuinguruan errazteari begira. Bazkide guztien hizkuntzetan prestatutako eta probatutako prestakuntza-tresna horiek baliabide modularrak eskaintzen dituzte, gaitasunen garapena osatzeko.

VET- GPS proiektuak, berriz, prestakuntza-tresnak garatu nahi ditu zeharkako konpetentzien alderdi zabalagoan. Konpetentzia horiek lan-inguruneko jardunarekin lotutako ezaugarri eta jarreratzat hartzen dira, baina ez dira lanarekin soilik lotzen, baizik eta, modu orokorragoan, gazteek gizarteari ekarpenak egiteko duten ahalmenarekin ere.

Txorierri Politeknikak parte hartzen duen proiektuen bidez, gure ikasleek lanaren munduan eta egoera errealetan aurrez aurre dituzten erronka berrietara egokitu nahi dugu gure jarduna.