Guraso elkartea,

indarrak batuz

Familiak jakitun egon behar du prestakuntza-prozesu osoan jokatu dezakeen rolaz; horregatik, beraren presentziak funtsezko garrantzia du programatutako helburuen lorpenerako. Politeknika Txorierrin seme-alabak dituzten familiek badute “Guraso elkartean” parte hartzeko aukera. 

Elkarte horren bidez, familiak Kooperatibaren kudeaketara iritsi daitezke, Batzarraren, Artezkaritza Kontseiluaren, Zaintza Batzordearen eta Gatazkak Konpontzeko Batzordearen bidez. Familiez gain, organo horien partaideak, irakasleak, pertsonal administratiboa, enpresak eta udalak ere badira, bazkide laguntzaile gisa. Gobernu-egitura hori da hezkuntza-proiektu berritzaile eta kalitatezko bat garatzea ahalbidetzen duena.

Gustatuko litzaizuke guraso elkartean parte hartzea?

    Izen-abizenak

    Parte hartu nahi duzun taldea

    Telefonoa

    Helbide elektronikoa

    Pribatutasun-politika irakurri eta onartzen dut.