Hezkuntza Berrikuntzarako Nazioarteko Proiektuak

Politeknika Txorierrik zenbait proiektutan hartzen du parte, hauen helburua gure ikasle eta irakasleen gaitasun profesional, teknologiko eta pertsonalak zein dituzten enplegu-aukerak hobetzea ahalbidetzen duten programak garatzea da.

Honako proiektuetan hartzen du parte Politeknika Txorierrik:

DESSA

DESSA: Empresa Formakuntzaren bidezko Zeharkako Konpetentzien Garapena (2019-2020) (http://dessaproject.eu/)
DESSA proiektuak batxilergoko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasleen zeharkako konpetentzien hobekuntza du helburu, lanean oinarritutako ikaskuntza-eredu baten bidez. Gainera, proiektuak zeharkako gaitasun horien autoebaluazioa eginaraziko du plataforma baten sorpenaren bitartez.
Proiektuak oinarrizko hiru emaitza garatuko ditu, batez ere Lanbide Heziketako hezkuntzako eta enpresentzako hezitzaileentzat (prestakuntza-programetan sartutakoak). Erdi-maila eta goi-mailako zikloetan matrikulatutako ikasleek izango dira onuradun nagusiak.
Gaur egun, 5 herrialdetako (Espainia, Grezia, Polonia, Herbehereak eta Lituania) 6 bazkidek implementatu dute proiektua. Bazkide hoiek Lanbide Heziketako lau zentro, unibertsitate bat eta helduentzako prestakuntza hornitzen duen konpainia bat ordezkatzen dituzte.

INCOBOTICS

INCOBOTICS – Ready for the Industry: (2019-2021) (http://incobotics.eu/)
INCOBOTICS proiektuak INCOBOTICS Modulua sortuko du. Ikasle guztientzako den bideo bidezko 5.0 Industriaren sarrera orokor bisual bat egingo da elkarkide diren eskualde bakoitzeko enpresen gaur egungo edo aurreikusitako adibideak aurkeztuz. Ondoren, koboten ezaugarri eta funtzio nagusiak azalduko ditu eta kobotak eta AV sistemak ulertzen eta programatzen ikasteko unitate egituratuak garatuko ditu. Proiektuak Praktika Onenen Gida bat garatuko du irakasle eta prestatzaileentzat, eta ikasleei erronkak eskainiko dizkie, eta horien inguruan garatuko du kobotikako gaitasuna. Gidak langileei lagunduko die erronketan oinarritutako ikaskuntza ulertzen eta ikasleentzako erronkak egokitzen edo garatzen beren kobotika-ikastaroetan eta beste ikastaro batzuetan.

SYS-STEM

SYS-STEM: (2019-2021) (http://sys-stem.eu/)
Zentruentzako Arduino SYS-STEM proiektuak 14 eta 18 urte bitarteko ikasleen irakasleei elektronikan eta teknologia digitalean erabiltzeko prest dauden kalitatezko material didaktikoak eskuratu ahal izana du helburu. Material horiei eske, proiektu praktikoak egin ahal izango dira urruneko eta partekatutako 4 arduino ArdLab laborategietan. Proiektua lau herrialdetako (Kroazia, Grezia, Espainia eta Portugal) erakundeek gauzatu dute. Helburua, STEM eta elektronikako eta etorkizuneko karreretako bigarren eta batxilergoko ikasle gehiago berotu eta konpremititzea lortzen duen metodología garatzea da.
SYS-STEM proiektuak eskuragarriago egingo du hezkuntza, eta bigarren hezkuntzako eskolak eta irakasleak lagunduko ditu STEM hezkuntza handinahi bat garatzeko. Proiektuan parte hartzen duten 5 erakundeetako 2 irakasle ziurtatuk 20 eta 25 ordu bitarteko trebakuntza-ikastaro bat eskainiko dute SYS-STEM metodologian elkarkide diren eskoletako irakasleentzat, eta aholkularitza emango diete proiektuak irauten duen bitartean materialak ikasleekin probatu nahi dituzten eskola parte-hartzaileetako irakasleei.

InCys: Industrial Cyber Security 4.0 (2018-2020) (http://incybersecurity.eu/).
HELBURUA: uneko eta etorkizuneko operazio-teknikoek (ingelesez, OT) 4.0 Industrian konektaturiko kontrol-sistemen galzori eta arrisku orokorrak ezagutzeko materialak eskaintzea, horiei behar bezala erantzuteko arriskuak gutxituz edo ezereztatuz hautematen direnean.

Bai informazioaren teknologiak (IT) zein hornidura digitaleko sareak (DSN ingelesez) sistema automatizatuetan sartzeak datuak orain aplikazio askoren artean partekatzen direla esan nahi du, eta makinek aplikazio eta sare-sistema globalak erabiliz funtzionatzen dutela. Teknologia digitala operazioetan erabiltzearen onurak izugarriak dira, baina arrisku berriak eta handiagoak ere ekartzen dituzte. Enpresen segurtasunerako, babeserako eta ekoizpen-gaitasunerako benetako mehatxua suposatzen du, baita datuen pribatutasunerako ere, enpresek teknologia operazionaleko sareetara konektatzen direnean.

Enpresek onartzen dute ez daudela prestatuta orain agertzen ari diren mehatxu zibernetikoei aurre egiteko. Industria-enpresetako teknikari operazionalak ez dira behar bezala jabetzen mehatxuez, eta ez dute beharrezko eskumenik segurtasun-neurri prebentiboak edo erantzun-neurriak hartzeko.

InCyS 4.0 goi mailako teknikarientzako (EQF 5 eta ondorengoak) ikastaro bat sortzea proposatu du. Industrian, azpiegitura kritikoetan edo industria-ekoizpenean lan egiten duten edo lan egingo duten langile operazionalei ere bideratuta dago.

Ikastaroak zibermehatxuak, arriskuak eta industria-sistemetako ondorioak izango ditu ardatz, eta segurtasun zibernetikoaren arloan kontzientziatzeko oinarrizko gaitasun praktikoa eskaintzen du, arriskuekiko beharrezkoa ez den esposizioa saihesteko, bai eta mehatxuetatik babesteko oinarrizko gaitasuna ere, horiek detektatzen direnean.

ONTRACK: Tracking Learning and Career Paths of VET graduates to improve quality of VET provision (2018-20) (http://www.ontrack-project.eu).
HELBURUA: ikasle ohien jarraitze-sistema bat garatzea eta ezartzea, aldi berean LH zentroen kalitate sistemarekin bateragarria dena.

“On Track” proiektuak behar diren gaitasunak identifikatzen lagunduko du, Lanbide Heziketako graduatuen datu egokiak bilduz. “On Track” proiektuak erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako graduatuen jarraipen-sistema bat landu, ebaluatu eta praktikan jarriko du.

Proiektuaren helburu espezifikoak hauek dira:

  • Herrialde bakoitzaren testuingurua eta beharra sakon aztertzea.
  • Lanbide Heziketako graduatuen institutu-mailako jarraipen-sistema bat garatzea, Lanbide Heziketako hornitzailearen kalitatea bermatzeko eta sisteman sartzeko.
  • Arakatze-sistema probatu eta hori inplementatzeko, arakatze-mekanismo bat ezarri, Lanbide Heziketako monitorizazio-prozesuetan integratzeko.
  • Lanbide Heziketako hornitzaileei laguntzea arakatze-mekanismoa ezartzen, eta kalitatea bermatzeko, sisteman integratzen laguntzea.

Proiektuaren hartzaileak Erdi-Mailako zikloetako (EQF 3. eta 4. mailak) eta Goi-Mailako zikloetako (EQF 5. maila) irakaskuntza teknikoa eta profesionala ematen duten Lanbide Heziketako zentroak dira, bai eta irakaskuntza teknikoko eta profesionaleko beste ikastaro batzuk irakasten dituzten zentroak ere.

Hauek izango dira proiektuaren emaitza nagusiak:

  • 1. Arakatzeko sistemen eta neurrien testuingurua aztertzea
  • 2. Lanbide Heziketeko graduatuen jarraipen-sistema garatzea
  • 3. Gida: jarraipen-sistema inplementatzea eta zentroaren kalitatea bermatzeko, sisteman txertatzea

ILEARN: #iLearn Mobility and Training for Apprentices (2018-2021) (http://www.ilearn-tool.eu).
HELBURUA: heziketa bikoitza bultzatzen duen ikastetxe, enpresa, ikasle, ikastetxeko tutore eta enpresako tutoreen arteko lankidetza eta komunikazioa errazten duen plataforma digitala sortzea. Tresna digital honi esker hasierako heziketa edo heziketa bikoitzak jarduerak igo ditzake (estekak, argazkiak, bideoak)… Era berean, ikastetxeko edo enpresako tutoreek jarduera horiek ebaluatu ditzake, baita hobekuntzak proposatu eta baliotu ditzake.

App.Mod.E: Apprenticeship Model for Developing Entrepreneurial skills (2017-2019) (www.appmode.eu).
HELBURUA: Proiektuak Batxilergoko eta LHko ikasleei laguntza eskaintzen die, enpresetan praktikak egiten dituzten bitartean, pentsamolde eta trebetasun empresarialak lor ditzaten.

NET-ENT: Networking for Entrepreneurship. (2017-2019) (http://netent.splet.arnes.si/)
HELBURUA: hiru hezkuntza-arlo ezberdinen (ekoizpena, marketina eta diseinua) bateratzea da, komertzialki interesgarriak, ongi diseinatuak eta merkataritza potentziala duten kalitate handiko produktu erabilgarriak sortu ahal izateko.

ROI of WBL and Apprenticeships: Return on Investment of Work Based Learning and Apprenticeships. (2017-2019) (www.roibl.eu ).
HELBURUA: Europako ETEek ikaskuntza dualean ibertitzeak enpresei zein gizaeteari sor ditzakeen onurak kalkulatzea ahalbidetzen duen tresna digital baten garapena da.

VET-GPS: Guiding Tools for Professional Skills Development in VET. (2017-2019) (www.vetgps.eu ).
HELBURUA: material batzuk zein plataforma online bat diseinatzea, ikaskuntza dualean parte-hartzea sustatzeko.

WBL_SP!: A Work Based Learning Successful Practice.(2017-2020) (http://wblsp.aeva.eu/)
HELBURUA: hezkuntza-curriculuma zein mekanika fabrikazioa hobetzea.

Hiru urteko iraupena duen proiektua da, eta bertan, Lanbide Heziketeko langileek, enpresetako instruktoreek eta Espainia, Portugal eta Italiako ikasleek “arazoetan oinarritutako ikaskuntza” proiektu batean parte hartuko dute. Proiektu horren helburua gaitasunetan oinarritutako hiru ikasketa-plan berritzaile eta sortzaileak egitea da, metalgintzaren, mekanikaren, mekatronikaren eta industria-mantentzearen esparruetan zentratuz. 3 enpresek antzeko beste tokiko enpresa batzuk zuzenduko dituzte eta mundu errealeko ikaskuntza-ingurune bat eskainiko dute. Ingurune horrek, azken batean, lanbide-heziketako ikasle motibatuagoak eta lan-merkatuko lanpostu hutsak betetzeko prest daudenak, lanbide-heziketako langile berritzaileagoak eta enplegatzaile/prestatzaile inklusiboagoak ekarriko ditu, beren ezagutzak ikasleen artean partekatzeko gai izango direnak, eta hezkuntza-prozesuan eragile arduratsuak izango dira hasieratik. Euskal Herrian Gestamp, TKNIKA eta Politeknika Txorierriren artean elkarlanean ari dira Fabrikazio Mekanikoko ikasleen hezkuntza eskaintza hobetzeko.

OPENIN: Open Source Applications for Industrial Automation. (2016-2019) (www.openinproject.eu).
HELBURUA: ARDUINOn ikaskego, irakaslego zein enpresa munduko pertsonentzako formakuntza ikastaroa garatzea.

Safety4el: Improved Safety for Electricians. (2016-2019) (www.safety4el.net).
HELBURUA: segurtasunari, eta batez ere elektrizitatearen arloaren segurtasunari buruzko ikastaro online bat sortzea.

QUAL4T2: Further Quality Improvement for VET, Guiding Teacher Teams in Europe in Strategic Planning.(2016-2019) (qual4t-project.org).
HELBURUA: Holandako Landstede zentroak koordinatuta, proiektu honen helburua LH zentroetako irakaslegoari beren plangintza estrategikoa burutzeko laguntzea eskaintzea.

4SforEmplyment: Four Steps for Employment. (2016-2019) (4stepforemployment.com).
HELBURUA: ikasleen orientazio prozesua hobetzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzeko garatu da proiektua.

Life on Line: Key Competences in Life Skills. (2015-2018) (www.lifeonline.education).
HELBURUA: gazteen ekintzailetza eta enplegagarritasunaren alorreko gaitasunak hobetzea da, ikaskuntzarako plataforma bat garatuz.

Engine4F: Engineer for the Future. (2015-2018) (engine4f.aeva.eu ).
HELBURUA: ibilbide teknikoak aukeratzen dituzten emakumezko ikasleen kopurua handitzea, bai Lanbide Heziketan zein Unibertsitatean.