Hezkuntza Proiektua

Ikastegiak Euskal Herriaren eskubide kolektiboen alde dihardu, eta haren aniztasun osoa bereganatzen du; askotariko ideologiak onartzen ditu; demokratikoa eta elebiduna da. Eta beregaina denez gero, eskola-elkartearen partaidetza sustatzen du.
proyecto_educativo

Norbanakoen eta giza multzoen giza eskubideen alde egiten dugu, ingurumenarekiko begirunearen alde; bakerako eta herrien arteko elkartasunerako hezten dugu, Euskal Herriaren historia, kultura, geografia eta gizartean oinarrituta, eta euskal zientzia, teknologia, ekonomia eta produkzio arloak kontuan izanda.