Politeknika Ikastegia Txorierrin Ikasenpresa azoka txikiaren 2. edizioa otsailaren 13an ospatu genuen.


Azoka, Goi mailako eta Erdi mailako (mekanizatua) Zikloek ikasturtea amaitzeko ospatu zuten. EES moduluan zikloetako talde desberdinak ikasturtean zehar enpresa proiektu batean lan egiten dute. Aipatutako otsailaren 13an, areto nagusian, zikloetako talde guztien aurrean haien enpresa proiektuak aurkeztu zituzten partehartzaileek.


Aurkezpen guztiak ikusi ondoren, klase kideek haien botoa eman zuten gustukoen izandako proiektua aukeratzeko. Boto gehien jasotako hiru taldeak finalistak izan ziren eta ikastegiko telebistetan eskainitako erreportajearen parte izan ziren. Gainera, irabazle ateratako taldeak opari bat jaso zuen, Smartwatch bat hain zuzen. Sari hau irabazteko, taldeak 3D organoak sortzeko enpresa baten proiektua aurkeztu zuen.


Proiektu honetan, ECA, STI, ARI, PP eta DFM Goi Mailako Zikloek hartzen dute parte. Ziklo horietako ikasleei, EES modulua euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egiteko aukera ematen zaie. Haien erabakiaren arabera, hau da, aukeratutako hizkuntzaren arabera, taldeak sortzen dira.

Talde horien barruan, lan-talde txikiak sortzen dira proiektuak egiteko, horrela, ziklo desberdinetako ikasleek elkarlanean aritzeko aukera izaten dute. Behin taldeak sortuta, enpresa proiektuak egiten hasten dira. Asko izan dira taldekatze modu hau aukeratzeko zergatiak. Taldean lan egiteak eta, gehien bat jende desberdinarekin lan egiteak, etorkizunean lan munduan aurkituko dituzten egoerei aurre egiten irakasten die. Gainera, enpresetan, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio taldean lan egiteari, horregatik, Politeknika Toxrierrin ETHAZI metodologia erabiltzen da lan egiteko.

Aipatutako zikloez gain, erdi mailako mekanizatuko zikloko talde batek hartu du parte ikasenpresa azokan. Talde hau ez da nahasten beste zikloekin gainerako taldeek egiten duten bezala, baina haien proiektuak aurkezten dituzte haien aurrean baita ere. Noski, parte hartzaileak dira gainerakoak bezala eta saria irabazteko aukera dute baita ere.

Aipatu den bezala, hiru talde aukeratu ziren finalista bezala kideen botoen bitartez:

  1. GYO enpresa proiektua. Horiek euskaraz landu zuten proiektua.
  2. POMOC proeiktua. Talde honen enpresa proiektuaren produktua pertsona nagusientzako Smartwatch-a zen. POMOC-en sortzaileek gaztelaniaz eraman zuten aurrera proiektua.
  3. M-Key proiektua. Erdi mailako zikloko taldea izan zen proiektuaren sortzailea eta giltza inteligentea egitea pentsatu zuen. Hauek ere gaztelaniaz egin zuten haien lana.