Ikastaroa: 5 ardatzetan mekanizazio aurreratua

5 ardatzeko mekanizazio-zentroak gero eta ohikoagoak dira gure mekanizazio-tailerretan. Makina horiek erabiltzen laguntzeko, beharrezkoa da prestakuntza espezifikoa izatea eta mekanizazio-tresna eta -estrategia berriak ezagutzea.

5 ardatzetan mugitzeko gaitasuna duten mekanizazio-zentroak eta CAM softwareen gaitasun berriak konbinazio ezin hobea dira mekanizazioaren munduak gaur egun dituen erronkei aurre egiteko. Material berriak agertzeak, mekanizazio-denborak doitzeko eta murrizteko beharrak eta merkatuaren globalizazioak etengabeko prestakuntza izatera behartzen ditu gure enpresak, lan egiteko modu berri horiek erraz ezarri ahal izateko.

Politeknika Txorierrin, mekanizazio aurreratuko ikastaro bat prestatu dugu, 5 ardatzeko estrategia eta makinei buruzkoa. Prestakuntzaren barruan sartzen dira CAM softwarearen erabilera eta FANUC Robodrill mekanizazio-zentroko esperientzia praktikoa, 5 ardatzeko gaitasunak dituena. Prestakuntza-plana NX softwarearen 12. bertsioan oinarrituko da, 3,5 ardatzeko eta 5 ardatz jarraituko mekanizazio-lanetarako.