Ikastetxearen kokapena

Argazkia Planoa Ikastolako Autobusa Euskotren Bizkaibus A3224

 

Ikastetxearen kokapena: Natura eta industria garapena

Ikastola  TXORIERRI haranean dago. Haranak garatzen ari den industria-ehuna dauka, eta gure probintziako haranen ohiko natura-ingurunean egokiro txertatuta dago.

kastegiaren kokapenari esker, garraiobide azkar eta eragingarria erabil daitezke, ikastegira heltzeko. Bilbo-Santander eta Bilbo-Behobia autobideak hurbil daudenez, erraz bai erraz hel daiteke Bizkaiko edozein herritara.Halaber, ikastegiak berak antolatutako garraioaz gain, metro eraiki berria eta aldiriko trenekiko lotura erabil daitezke.

Txorierri eskualdea, betidanik, Erandio eta Larrabetzu bitarteko lurraldeari esan izan zaio. Gaur egun, 47.000 bat biztanle dauzka, Erandio, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu udalerrietan sakabanatuta.

Eskualde euskaldun eta baserri-girokoa izan da beti, baina berrogeita hamarreko hamarkadan lantegi asko bertan ezartzeak etorkin franko erakarri zituen hara, eta horrek euskal hiztunen batez bestekoari eragin zion (%50%, gutxi asko).

Aireportua bertan edukitzeari eta Bilboko hirigunetik hur egoteari esker, eskualdea oso egokia da industria bertan hedatzeko. Hori dela eta, azken urteotan Derio, Sondika, Zamudio eta Larrabetzun industrialdeak sortu dira; orobat, aipatzekoak dira sortu diren bilgune hauek: DENAK enpresa bilgunea, Zamudioko Teknologi Elkartegia, Larrabetzuko elkartegia eta Sondikako BEAZ.

Jarduera sektoreari dagokionez, eskualdeko enpresek batik bat honako arlootan dihardute: trokelgintza, ekipamendu-ondasunak, elektrizitate-elektronika, telekomunikazioak eta teknologia berrien ingurukoak.

Haraneko hezkuntza aukerei dagokienez, esan dezagun Bilbo Handitik horren hurbil egoteak ahalbidetu zuela ikastetxe pribatu asko bertan ezartzea. Biana ikastetxe pribatuek nahiz publikoek, gehienbat, OHO eta BBBko ikasketak landu dituzte, eta, hartara, horien aldean, LHko eskaintza oso bazterrekoa izan da, gure ikastegiak baino ez duelako eskaini izan.

Ikastolako autobusa:

Ikastolak bere autobus zerbitzu propioa du, herri hauetatik datorrena: Bilbao, Basauri, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Sondika, Erandio, Leioa, Berango, Sopelana, Mungia, Bakio eta Bermeo.

Zerbitzua lau lineatan dago antolatuta:

1. LINEA
(Bilbao-Galdakao)
2. LINEA
(Algorta)
3. LINEA
(Deustu-Leioa)
4. LINEA
(Bermeo-Mungia)
La Casilla (bus geltokia) 6:55h Algorta (gasolinera Goñi) 6:55h Plaza La Salve (bus geltokia) 6:55h Bermeo ( Lamera -bus geltokia) 7:00h
Zabalburu (Autonomia bus geltokia) Algorta (P.Metro) Deusto (San Pedro) Bermeo ( bus geltokia Merkatua)
Begoña (Surtidor) Algorta (Ambulategia) Deusto (Bidarte) Mungia (Zinean)
Zabalbide (bus geltokia) Algorta (Bidezabal) Sarriko (bus geltokia Metro) Mungia (INEM)
Etxebarri (Bus geltokia) Algorta (Los Puentes) Erandio (Embarcadero) Mungia (Zabalondo)
Basauri (Udaletxea) Algorta (Las Uves) Erandio (La Campa)
Basauri (L. Aguirre-taxiak) Algorta (Home) Las Arenas (Bizkaia Zubia)
Basauri  (Camarero) Fadura (Bus geltokia) Romo (bus geltokia)
Galdakao (Día) Berango (Metro) Leioa (Blanco y Negro)
Galdakao (Udaletxea – Ayto.) Sopelana (Parada taxis) Leioa (San Juan)
 Larrabetzu (Plaza)  Urduliz (BBK) Sondika (1. Bus geltokia)
Sondika (Bus geltokia)
Sondika (futbol zelaia)