Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola Zikloko ikasleek enpresetan garatzen dituzte erronkak

2. mailako Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola Zikloko ikasleak, ETHAZI metodologiaren bitartez, hainbat erronka garatzen ari dira. Horietako batean, enpresa batzuetara hurbildu dira haien prozesu produktiboak ezagutzeko eta haien ingurumen ezaugarriak identifikatzeko helburuarekin.

Ikasturte honetan hiru enpresek hartu dute parte: Matrici, Arteche eta Flexix. Ikasle talde bakoitzak enpresa bana bisitatu du eta ingurumen arduradunarekin egon da, ingurumen inguruko informazioa jasotzeko.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Leave a Comment