Kalitateari, Ingurumenari eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko politika

politeknikaPoliteknika Ikastegia Txorierri bere ingurunearen eragile gisa diharduen kooperatiba bat da, enpresen zerbitzura zuzendutako Bigarren Hezkuntza eskaintzen duena (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Arautua eta Ez-arautua), haien lehiakortasuna hobetzeko xedez eta enpresa berriak sortzen lagunduz. Pertsonen prestakuntza integral eta iraunkorrarekin konprometituta, berrikuntza teknologiko eta didaktikoko proiektuen garapena sustatzen du, gure inguruneko (gazteak, unibertsitatea, instituzioak) prestakuntza-beharrei erantzuteko balio duen kalitatezko zerbitzu publikoa eskaini nahirik. Gure hezkuntza-proiektuak eskola-komunitate osoaren parte-hartze demokratiko eta arduratsuan oinarritutako prestakuntza bat definitzen du, ebaluazioa hobekuntza etengaberako tresna gisa erabiliz. Gure abiapuntua da pertsonen inplikazioa eta gogobetetasuna funtsezkoak direla gure proiektuaren arrakastarako.

Politeknika Ikastegia Txorierri jakitun dago Kalitatearen, Ingurumenaren Babesaren eta Laneko Arriskuen
Prebentzioaren Printzipioei
bere prozesu eta zerbitzuetan eustea funtsezkoa dela bere bezeroen gogobetetasunerako.

Printzipio horiek praxira eramateko, Politeknika IkastegiaTxorierrik:

  • Eskaintzen duen zerbitzuaren Kalitatearen Kudeaketa sustatzen du, eta baita Ingurumenaren Babesa eta bere langileen Segurtasuna eta Osasuna ere, beharrezkoak diren gaitasunak eta inplikazioa gero eta gehiago sustatuz, pertsonala eta ikasleak kontsultatuz, informatuz eta prestatuz; horrekin batera, ikastegian duten jokabidea kutsadura eta laneko istripuen prebentzioaren oinarrien arabera orientatzera motibatzen ditu, arriskuak gutxituz eta Jardunbide Egokiak bultzatuz.
  • Bere jarduera garatzean, ikastegiko langileen eta gainerako alderdi interesatuen (ikasleak, zerbitzuak…) Segurtasuna zaintzen du, haien osasunak jasan litzakeen kalteen Prebentzioa bermatuz, lan-baldintzak etengabe hobetzeko konpromisoa hartuta.
  • Bere Ingurumen-kudeaketaren hobekuntza bermatzen du, bere jarduera eta zerbitzuen izaerarentzat, dimentsioarentzat eta ingurumen-inpaktuentzat egokia den Ingurumen Kudeaketako Sistema bat ezartzen eta mantentzearen bidez, inguru-giroa hobetzeko asmoz.
  • Ingurumen-helburu eta –helmugak ezarri eta berrikusten ditu, haien jarraipena egiteaz batera, Ingurumen-alderdi Esanguratsuei lotutako inpaktuak ahalik eta gehien prebenitzeko edo murrizteko (hala nola baliabide naturalen kontsumo arrazionalaren optimizazioa: ura, elektrizitatea… eta gure hondakinen kudeaketa egokia, eta abar) eta kutsadura prebenitzeko; horrekin batera, berrikus daitezkeen Helburuak eta Helmugak ezartzen dira Kalitatearen eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alorrean, gure jarduera prebentiboa eta ikastetxearen kudeaketa garatzeari begira.
  • Ingurumenaren Prebentzioa, Babesa eta Kontserbazioa berekin dakartzan edozein ekintzaren garapena bultzatzen du, ingurumena errespetatzeko eta berarekin konprometitzeko espiritua pertsonalaren eta ikasleen artean sustatuz.
  • Laneko segurtasuna langile eta ikasle guztiei dagokien erantzukizuna dela sinetsita, konbentzimendu hori hedatzen du erakunde osoan.
  • Baditu beharrezkoak diren bitartekoak Kalitateari, Ingurumenari eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legedia eta gainerako Betekizunak betetzeko.
  • Ingurumen Hezkuntza eta Kontrolari buruzko heziketa ziklo bat irakastearen alde egiten du irmotasunez, etorkizuneko profesionalak trebatzeko Ingurumen Hezkuntza eta Kudeaketaren alorrean.
  • Politika hau dokumentatuta, ezarrita, eguneratuta eta bere pertsonal osoari eta ikasle guztiei komunikatuta izateko konpromisoa hartzen du. Publikoaren esku dago, leku agerikoetan jarrita.
  • Politeknika Ikastegia Txorierriko zuzendaritzak Kudeaketa politika hau berrikusiko du aldizka, egokia izaten jarraitzen duela segurtatzeko, eta beraren aplikaziorako helburuak eta helmugak proposatuko ditu, ezarritako Kudeaketa Sistema hobetzeko xedez, horretarako beharrezkoak diren tresnak ekarriz.