Jardunaldia: “Prestatu zure enpresa 4.0 ingurunera”

Azaroaren 28an gure eskolan aukera izan genuen Basque Industry 4.0ren eta RIS3ren ekimen barruan koka daitekeen jardunaldira joateko, Egaz Txorierrik eta Politeknika Txorierrik antolatuta. Bertan ETEtarako dauden aukera batzuk azter zitezkeen.

Hasteko, Innobasqueren partetik, fabrikazio aurreratuaren gidatze-taldeari buruz informazioa eman ziguten eta Basque Digital Innovation Hub zertan datzan eta zer zerbitzuak ematen dituen.

Gero, eskolak Tkgune programaren bidez enpresa txikiei eman daitezkeen zerbitzuak ezagutu genituen.

Amaitzeko, zibersegurtasuna eta robotika malgua eta kolaboratiboa zer den eta horiei buruzko kasu praktiko batzuk ikusteko aukera izan genuen.

Leave a Comment