Kalitatearekin Konpromisoa

Kalitatearen bidexkatik bikaintasunera

Gure ikastetxeak ikuspegi estrategiko baten alde egin du apustu eta etengabeko hobekuntza ikuspegi horren zutabeetako bat da. Gure Kalitateko Kudeaketa Sistemak gure helburu estrategikoak lantzea ahalbidetzen digu, hobetzeko tresna gisa ebaluazioa erabiliz.

2001etik gure zentroak Kalitaterako Euskal Iraskundeak (EUSKALIT) emandako Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma zuen, EFQM eredua bere kudeaketaren hobekuntzarako erabiltzen duten eta Erabateko Kalitatea/Bikaintasunera heltzeko konpromisoa duten euskal erakundeak errekonozitzea helburu duen diploma.

Konpromiso hau urteetan joan da garatzen. 2003ko apirilean Zilarrezko Q-Kalitatearen Kudeaketari Euskal Saria lortu genuen eta 2005eko abenduan Eusko Jaurlaritzak emandako saririk handiena lortu dugu Urrezko Q-Kalitatearen Kudeaketari Euskal Saria, ordurarte Euskadiko 25 erakundek bakarrik lortutako saria.

Honela, Politeknika Ikastegia Txorierri izan da Bizkaian aintzatespen hau jaso duen lehen Lanbide Heziketako zentroa, bere kudeaketa praktiketan maila aurreratua frogatuz.

Ordutik hona aurrera egiten jarraitu dugu, gure Prozesuen Araberako Kudeaketa-sistema hobetzen, 2019an, ISO 9001:2015 arauaren araberako ziurtagiria lortu arte. Jakina da gure Kalitate, Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Politika Integratuak jasotzen duen bezala, etengabeko hobekuntzaren bidean lanean jarraitzen dugula.

Hainbat arlotan hobetzeko ekintzak abian jartzeko modua eman digu gure Kalitateko Kudeaketa Sistemaz baliatzeak:

  • Gure bezeroen gogobetetze maila ebaluatzea (ikasle, familia eta enpresena).
  • Gure langileen gogobetetze maila ebaluatzea.
  • Prozesuen araberako metodologiari jarraiki kudeatzea ikastegia.
  • Gure Politika eta Estrategia zehaztu, baliatu eta aldian-aldian ikuskatzea.
  • Emaitza-adierazleak erabiltzea, helburuak neurtzeko tresna gisa.
  • Gure hurbileko gizarte- eta ekonomia-ingurunearekiko konpromisoa.
  • Gure giza eta teknologia baliabideak eragingarriago bihurtzea.