Politeknika Ikastegia Txorierri S.Coop.-en konprometituta gaude enpresak sortzen laguntzearekin eta jarrera eta gaitasun ekintzaileak pertsonengan garatzearekin.
Helburu horri begira, zenbait jardunbide ditugu abiatuta, erabiltzaileari zerbitzu multzo bat erabat dohainik eskainiz:
A) Gure Heziketa Arautuko ikasleei dagokienez, hauxe eskaintzen dugu:
- Autoenplegu ikastaroak, eskolako ordutegian, Gai Mailako eta Maila Ertaineko Heziketa Zikloetako ikasleentzat.
- Tutoretza, enpresa-aurreproiektuak gauzatzen laguntzeko.
- EJE Proiektua. Metodologia berritzailea “enpresa txikiaren Administrazio eta Kudeaketa” eta “Enpresa eta Ekimen Ekintzailea” irakasgaietan; horren bidez, enpresa simulatuak eratzen dira.
B) Heziketa Arautuko eta Heziketa Ez-arautuko eragileei eta/edo ikastegitik kanpoko pertsonei dagokienez, hauxe eskaintzen dugu:
Banakako harrera ikastegiko Kultura Ekintzailearen Arduradunaren aldetik; berak zerbitzu hauek jarriko ditu erabiltzailearen eskuetan:
- Ekintzaileentzako bulegoa, ordenagailuarekin eta Interneterako konexioarekin (gainera, badituzte telefonia zerbitzuak eta fotokopiagailua).
- Ekintzaileei utzitako tailer eta laborategiak, beren produktuak/zerbitzuak probatu ditzaten.
- Banakako tutoretza teknikoa, gure heziketa-eskaintza osatzen duten sektore profesionaletako irakasle adituen aldetik (Elektronika, Telekomunikazioak, Mekanika Industriala, Bulego Teknikoa, Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola, Kudeaketa Komertziala eta Marketina).
- Banakako tutoretza, enpresaren bideragarritasuna aztertzeko (Marketin Plana, bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa, formula juridikoak).
- Instituzioek eta finantza-erakundeek eskaintzen dituzten laguntza edo diru-laguntzei buruzko informazioa.
- Enpresa Kudeaketako ikastaroak, Eusko Jaurlaritzak homologatuak (60 ordu).
- WORKLAN Elkartearen partaide izatea eta beraren zerbitzuak eskuratzea. Sektoreko enpresentzako sostengua eta GARAPEN MAHAIA (Enpresen alorreko LH Ikastegiak, enpresa berrien bideragarritasuna aztertzeko).
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren URRATS-BAT LHko Ikastegien sarearen partaide izatea.
- Gaztempresaren laguntza ekonomiko-finantzarioa.
- Ikastaro, lehiaketa, laguntza eta bestelakoei buruzko informazio sistematikoa.
Informazioa eta Harrera: Marivi Marco.
Kultura Ekintzailearen Arduraduna