Lanbide Heziketa Duala elementu hauen bidez gauzatuko da:
- Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratu bat edo beka bat.
- Ikastetxearen eta enpresaren arteko akordio/hitzarmen bat.
Helburua:
Ikasleen Kualifikazio Profesionala, horrek hauxe ahalbidetzen baitu:
- Prestakuntza hobetzea, ikasleen motibazioa areagotzea.
- Enplegagarritasuna erratzea, ikasleei enplegua eskuratzen laguntzea.
- Enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea.
- Enpresak lanbide-heziketarekin duen lotura eta beraren erantzunkidetasuna handitzea.
- Lanbide-heziketako irakasleen eta sektoreko enpresen arteko harremana sustatzea eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea.
- Ikasleekiko harremanetatik ikastea lanbide-heziketa hobetzeko.
Enpresentzako Abantailak:
- Belaunaldi-errelebua ahalbidetzen du.
- Kontratuak bata bestearen atzean lotzea ahalbidetzen du.
- Gizarte Segurantzaren eta Lanbideren hobariak eskuratzea ahalbidetzen die.
- Enpresaren prozesuei egokitutako pertsonal kualifikatua prestatzen du.
Programarako diru-laguntzak:
- Lanbidek finantzatzen du enpresak prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuetan gauzatzen duen prestakuntza-lana, 2000 € emanez kontratazioaren urte bakoitzeko. (Eskaria Kontratuaren 1. hilabetean egingo da).
- Enpresak Gizarte Segurantzari ordaintzen dion kuota murriztu egiten da kontratua indarrean dagoen bitartean: % 100 250 langile baino gutxiagoko enpresen kasuan eta % 75 250 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
- Langileek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuotak % 100 murrizten dira kontratuak dirauen bitartean, luzapena barne sartuta.
- Ikasleen gastuak egotzi dakizkieke enpresak gizarte segurantzari prestakuntzagatik ordaintzen dizkion kuotei – % 0,6-.
Kontratua mugagabe bihurtzerakoan
- Enpresa-kuotak 1500 € murrizten dira urtean, hiru urtez, eta emakumezkoen kasuan 1800 € urtean.
- Kuota murrizteko eskubidea izateko, bihurketa kontratuaren hasierako edo luzatutako iraupena bukatzen denean egin beharko da.
Informazio gehiago: https://www.fpeuskadidual.eus/