Lanbide Heziketa Dualeko PROGRAMA, Ikas-ekinezko erregimenean.
GAZTEENTZAKO IKAS-EKINEZKO PRESTAKUNTZA ETA LANA
Norentzat da?
Lanbide-heziketako ikasleentzat eta langabezian dauden gazteentzat. Helburua da haien konpetentzia profesionalak hobetzea, profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzearen bidez edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat lortzearen bidez, enpresan soldataz lan egiten.
Zertan datza?
Ikas-ekinezko prestakuntzaren funtsa da ikasketak eta lana konbinatzea, zati bat Ikastetxean eta beste zati bat Enpresan eginez; horri begira, ikastetxeak eta enpresak euren artean banatzen dituzte ikaslea egiten ari den Heziketa Zikloaren edo Profesionaltasun-ziurtagiriaren konpetentzia profesionalak (modulu profesionalak).
Nortzuek hartzen dute parte?
- 16 eta 29 urte bitarteko ikasleek (Kontratua) eta adineko mugarik ez dutenek (Beka).
- Heziketa Ziklo batean matrikulatutakoek.
- Edo Profesionaltasun-ziurtagiri baten ikasketak egiten ari direnek.
- Enpresek eta Lanbide Heziketako Ikastetxeek.
Prestakuntza Dualeko Ereduak, Iraupenaren arabera:
BI URTERA:
Lehenengo ikasturtea Ikastetxean. Bigarren urtea ikas-ekinezko erregimenean, Ikastetxearen eta Enpresaren artean, Kontratu edo Bekarekin.
HIRU URTERA:
Lehenengo eta bigarren ikasturteak 2 urteko ereduan bezala. Hirugarren ikasturtea Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baimendutako Proiektu espezifiko batekin.
Prestakuntza Dualak ikasleentzat dituen abantailak:
- Laneko egoera errealetan ikasten dute, eta gutxienez urtebeteko esperientzia profesionala eskuratzen dute.
- Lanaldiarekin proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratu edo hitzarmenaren arabera.
- Enplegagarritasuna hobetzen dute.
- Gizarte Segurantzari kotizatzen hasten dute beren lan-bizitza.
Informazio gehiago: https://www.fpeuskadidual.eus/