Lanbide Heziketako Eskaintza Partziala

Zer da Eskaintza Partziala?

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu Lanbide hezikatako titulazio ofizial bat lortuz eta ohiko ordutegia ezin baduzu bete Heziketa-Zikloa moduluka egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

Klasera agertzea derrigorrezkoa da, baina erabilitako denbora txikiagoa denez beste jarduerarekin bateragarri egin daiteke. Normalean klaseak arratsaldez izaten dira.

Eskaintza Partzial honen hartzaileak pertsona helduak, 18 urtetik gorakoak, eta eskatutako titulazioa eduki, edota Heziketa-Zikloetan sartzeko proba gainditu beharko dute.

Lanbide-Moduluak gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu. Modulu guztiak gainditzerakoan ikasleek dagokion Lanbide Heziketako titulua lortuko du

Eskaintza Partziala Txorierrin

Txorierri Politeknikoak Eskaintza Partzialaren bitartez ondorengo Ziklo hauek egiteko aukera eskaintzen dizu.