lifeonline

Argazkian, Global Training programako bekadunak ikusi ahal dituzue, urrian egin zen prestakuntza-ikastaroan Politeknika Ikastegia Txorierrin.

Life OnLine europear proiektuan  “Master your future” izeneko ikastaro bat garatu dugu eta urriko prestakuntza horren barruan, bi modulu pilotatu ditugu: komunikazioa eta talde lana.

Gaur egungo lan merkatuan zeharkako gaitasunak gero eta garrantzitsuagoak dira eta are gehiago 6 hilabeteko praktikei aurre egiteko atzerrian.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago lortzeko http://lifeonline.education/