Metodologiaren inguruko hausnarketak, ikerketak eta berrikuntzak batxilergora ere heldu dira aurtengo ikasturtean. Izan ere, ikasketa maila honek proiektu eta arazo egoera bidez lan egiteko aukera nabarmenak eskaintzen ditu, ikasleek egoera errealetan oinarrituz ikas dezaketelarik.

Bide berri honi ekin nahian, ikasturte hasieran Ikastolen Elkarteak antolatutako ikastaroa burutu zuten Politeknika Ikastegia Txorierriko bi irakaslek, “BATXILERGOA EREDU KONPETENTZIALEAN, HASTAPEN TEORIKOAK” izeneko ikastaroan
hain zuzen ere.

Elkarteko beste zentru batzuekin batera landutako saio teoriko bat eta zenbait saio praktikoren ondoren, geure ikastetxean gelaratzeko bi proiektu gauzatu ziren, bata adar zientifikoan ari diren ikasleei egokitutakoa eta bestea, aldiz, arlo teknologikoagoak landuko zituena.

Bi proiektu hauek 2018ko Otsailaren 26an gelaratu ziren geure ikastetxean, batxilergoko lehen mailako ikasle guztiek proposatutako egoerari erantzuna eman nahian igaro zutelarik eguna.

Proiektu hauek maila eta egoera jakin bat bizi duten ikasleentzat egokiak izan daitezen, hala ere, ikuspegi zabal eta anitza eskatzen dute, euren baitan ondorengoak jaso behar dituelarik.

  • Testuinguru esanguratsuak aukeratzea ezinbestekoa da.. Eguneroko bizitzako testuinguruan kokatutako benetako azazoak, funtzionalak eta erabilgarriak.
  • Egiten ikasten da.. Taldean lan egiteko konpetentzia garatzeko,TALDEAN LAN EGITEN jarri
    behar ditugu ikasleak; ahozko komunikazioa garatzeko, jende aurrean hitz egiteko aukera eman beharko diegu; erantzukizuna garatzeko, beren konpromisoa frogatzeko zereginak esleitu beharko dizkiegu.
  • Elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukera eman da.. Besteon beharra izanik, bestearekin elkarrekintzan hazten gara eta eraikitzen dugu gure proiektua.
  • Motibatzailea izan behar da.Jakin mina eta motibazioa piztuz ezagutza berrien beharra sentituarazi behar zaie ikasleei.
  • Hausnarketarako aukera eman behar da. Ikaslearen autonomia lantzeko bidean eta erabakiak hartzeko konpromisuaren bila, norbera bere ikaste-prosezuaren erantzulea izan behar da, hausnarketa egiteko gaitasuna izanik.