OPENIN proiektuak aurrera jarraitzen du, urratsez urrats, ikasgelan erraz erabil daitekeen material berritzailea egitea, Arduino sistemaren diseinuan sistemetan erabiltzeko.

Otsailaren 5etik 9ra bitarteko astean, proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako ikastaroa pilotatzeaz arduratzen diren irakasleen prestakuntza-ikastaroa egin zen Portoko ISEPen –Instituto Superior de Engenharia do Porto-.

Ikastaro horretan parte hartu zuten ISEOko Ricardo Almeida eta Paulo Matos irakasle portugesek, TEI CRETEko Giannis Fasoulas eta Spyros Panagiotakis irakasle greziarrek, Apro Formazione S.C.ko Silvano Bertaina irakasle italiarrak eta Politeknika Txorierriko irakasle Xabier Ugartek.

Astea oso emankorra izan zen, bai materialen erabilerari buruzko ezagutzan egindako aurrerapenagatik eta bai oso erabilgarria izan zelako proiektuaren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko; izan ere, irakasleen esperientziak trukatzeko aukera eskaini zuen, helburu komuna lortzeari begira.

Halaber, parametro komunak ezartzen lagundu zuen, bai formatuari dagokionez eta bai unitateen edukiari dagokionez.

Prestakuntza-aldi hau esperientzia oparoa izan zen, zeren irakaskuntza-forma desberdinak kultura desberdinetan ezartzeko aukera eskaini baitzuen, hizkuntza komun bat erabiliz: teknologia eta irakaskuntza-prozesua hobetzeko gogoa.