Eginkizuna, Xedea eta Balioak

Eginkizuna

Politeknika Ikastegia Txorierri gure ingurunearen eragile bat gara, honen bitartez:

  • Bigarren Hezkuntza (Batxilergoa), Hasierako Lanbide Heziketa (Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloak) eta Enplegurako Prestakuntza (Lanaren bidezkoa eta Etengabekoa).
  • Enpresentzako I+G zerbitzuak, haien lehiakortasun hobetzeko xedez.
  • Kultura ekintzailea eta enpresa berrien sorrera bultzatzea.

Gure abiapuntua da pertsonen inplikazioa eta gogobetetasuna funtsezkoak direla gure Proiektuaren arrakastarako.

Gure jardunaren printzipioak honako hauek dira:

  1. Berrikuntza etengabea.
  2. Bezeroenganako orientazioa.
  3. Hezkuntza-eskaintza eleaniztunaren garapena.
  4. Enpresaren eta Eskolaren artean konpartitutako Ikas-ekinezko Prestakuntza Dualaren garapena.
  5. Sareko lana, aliantzak ezartzearen bidez.

foto

Xedea

Gure hezkuntza-proiektuak eskola-komunitate osoaren parte-hartze demokratiko eta arduratsuan oinarritutako antolaketa bat definitzen du, ebaluazioa hobekuntza etengaberako tresna gisa erabiliz.

Baloreak

  • Lankidetza, sektore guztien parte-hartze demokratikoa, eta kudeaketaren gardentasuna.
  • Genero-berdintasuna eguneroko praktikan.
  • Ikasleen garapen eta prestakuntza integrala bultzatzen duen hezkuntza- eta lanbide-
    orientazioa.
  • Ikasleen orientazioarekin eta laneratzearekin konprometituta egotea.
  • Gure ingurunearekin –gizarte, ekonomia, kultura, hizkuntza eta ingurumenaren arloetan-
    integratutako eta konprometitutako zerbitzu publiko bat izatea.
  • Pertsonaren profesionaltasuna bermatzen duten prestakuntza etengabea eta berrikuntza
    teknologiko-didaktikoa.
  • IKTen garapen eta erabilera (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), bai alor
    didaktikoan eta bai kudeaketaren alorrean.
  • Aniztasuna arretaz tratatzea, gaitasun indibidualak ahalik eta gehien garatu ahal izateko.
  • Autonomia, pertsonen arteko lankidetza, errespetu eta konfiantzaren baitan.
  • Ebaluazioa, ikastetxeko jardunaren eremu guztietan hobetzeko.
  • Beste errealitate sozial eta teknologikoak ezagutzea, nazioarteko proiektu/programetan
    parte-hartzearen bidez.