• Aste honetan zehar, Politeknika Txorierrik Europako 50 ikasle eta 10 irakasle hartuko ditu, klima-aldaketari lotutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) elkarrekin lantzeko.
  • Politeknika Txorierri izango da Erasmus+ proiektuan parte hartuko duen estatuko ikastetxe bakarra. Proiektu hori Europar Batasunak kofinantzatzen du eta helburua da ikasleak kontzientziatzea klima-aldaketaren arloan neurriak hartzearen garrantziaz.
  • Europako proiektu berri bat da, eta ikasleek astebetez bidaiatuko dute elkartutako ikastetxe bakoitzera. GIHetan lanean jarraitzeaz gain, trukeak herri bakoitzeko kultura eta prozesu zibikoak ezagutzen lagunduko die ikasleei.

Derio, 2022ko irailaren 27a. – Europako 16 eta 18 urte bitarteko 50 ikaslek, irakasleekin batera, astebetez lan egingo dute Politeknika Txorierrin Erasmus+ proiektu berria abian jartzeko.

Politeknika Txorierri, proiektu honetan parte hartzen duen estatuko zentro bakarra, Agnieten College Zwartsluis (Herbehereak), Køge Handelsskole (Danimarka), Friedrich-List-Schule Lübeck (Alemania), Landstede Zwolle (Herbehereak) eta Politeknia Txorierrieko ikasleentzat egoitza nagusia izango da astebetez. Garapen Iraunkorrerako Helburuak, 17 helburuak, landuko dituzte, eta klima-aldaketari lotutakoak izango dira ardatz.

Europako proiektu berri honetan, ikasleek astebetez bidaiatuko dute ikastetxe elkartuetako herri bakoitzera. Egoitza bakoitzak klima-aldaketaren helburuak zehaztuko ditu, ikastetxeei aplikatu beharreko klima-irtenbidea aurkitu arte.

Anabel Menicak, Politeknika Txorierriko Berrikuntza eta Nazioartekotze Saileko koordinatzaileak, azpimarratu du “proiektu honen bidez, nazio, eskualde eta toki mailako konponbideak landu eta proposatu nahi dira, ondoren ikastetxeetara eraman ahal izateko”.

Horretarako, ikasleek talde-dinamikak, hitzaldiak eta talde-lanak egingo dituzte ezarritako helburuak lortzeko. Elkartrukea txangoak egiteko eta herri bakoitzeko kultura eta prozesu zibikoak ezagutzeko ere aprobetxatuko dute.

Proiektu honetan planteatzen diren konponbideak ikastetxe bakoitzaren egunerokoan ezartzea espero da, eta prozesu horrek beste zentro batzuk horiek egitera bideratzea.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiagorako, komunikazio arduraduna Begoña Villanueva da. Hona hemen bere helbide elektronikoa: bvillanueva@txorierri.net eta 94 403 40 60 telefono-zenbakia.