Nazioarteko Proiektuak

Mapamundi_(1)[1]Azken urteotan Politeknika Ikastegia Txorierrik nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, beste europar herrialdeetan zer gertatzen den jakiteko eta nazioarteko ekimenetan eta proiektuetan parte hartu ahal izateko. Ildo horretan proiektu desberdinetan hartzen dugu parte.

Txorierrin Nazioarteko Harremanak kudeatzen dituen sailak laguntza eta aukerak eskaintzen dizkie irakasle zein ikasleei, nazioarteko hezkuntza-jardunbide onenak hurbilarazteko xedez.

Goi Hezkuntzako Erasmus Gutuna 2014-2020

Gutun hau Goi Mailako Irakaskuntzako ikastetxeek errespetatu beharreko Erasmus jarduera ororen oinarrizko printzipioak ezartzen dituen ziurtagiri bat da.
2014-2020 aldirako Erasmus programaren barruan jarduerak egiteko Goi Mailako Irakaskuntzako ikastetxe batek bete behar dituen oinarrizko printzipioak eta gutxieneko baldintzak ezartzen ditu Gutunak.
Goi Hezkuntzako Erasmus Gutunaren eskaeran ezartzen denez, Politeknika Ikastegia Txorierrik bere Erasmus Politika Adierazpena argitaratzen du esteka honetan.

Zer eskeintzen dugu?

 

Hezkuntza Berrikuntzako proiektuak..

Ikastetxeko ikasleen praktikak Europako Enpreetan.

erasmus

Lanbide Heziketako edo Unibertsitate Gradu dutenentzat.

Irakasleen Formakuntza atzerrian.