Baliabideak

Zalantza barik, edozein erakunderen eragile nagusia Giza Baliabideak dira. Gure 26 langileak Kooperatibako bazkide dira, eta teknologia eta pedagogia buru-belarri eguneratzen ari dira, gaurko egunera egokitutako hezkuntza eskaintza ezartzearren.

Langile gehienak ingeniari edo lizentziadunak dira, eta, horri esker, gure ekonomia sustatzen duten ekoizte-sektoreak landu ahal izan ditugu: makina erreminta, trokelgintza, telekomunikazioak, elektronika,…; eta prestakuntza-ibilbide berritzaileak taxutu ditugu, sektore berrietan (ingurumena, marketinga) sortu den lan-eskaria asebetetzeko xedez, e.a.

Ildo horretatik, aipatzekoa da ikastegiak bere langileen prestakuntza hobetzeko abian jarri duen prestakuntza plana. Planak guztiontzat jakingarri diren arloak lantzen ditu (erabateko kalitatea, kurrikularen garapena…), bai eta teknologia-jakintzagai bakoitzari dagozkionak ere. Hala, irakasle bakoitzak, batez beste, 100 prestakuntza-ordu egiten ditu urtean.

Ikastegiak teknologia-bitarteko aurreratuak izateko, 50 milioi pta. inbertitu izan ditu azpiegitura eta ekipamenduan.

Horretarako, Politeknika Ikastegia Txorierrik hainbat erakunde eta elkarte publikoren laguntza dauka: Mondragón Corporación Cooperativa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Lan Saila, Europako Gizarte Fondoa, eta eskualdeko enpresa eta udalak.

Hona hemen, ikastegiak dituen azpiegituren zerrenda. Argazki kamareren irudian klikatuz baliabidearen argazki bat ikusi dezakezu.

  • MEC: MeKanizazioa
  • DFM: Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
  • PP: Produkzioaren Programazioa
  • ECA: Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola
  • GVEC: Salmenta eta Merkataritza Guneen Kudeaketa
  • ARI: Automatizazioa eta Robotika Industriala
  • STI: Telekomunikazio eta Informatika Sistemak