1979az geroztik, gure ikastetxean profesionalak prestatzen ditugu, eta, aldi berean, ikastetxean prestatzen diren ikasleek ingurunearekiko eta gizartearekiko elkartasun- eta konpromiso-jarrerak eta -balioak eskura ditzaten bultzatzen dugu.

Gaur egun, goseak sortutako arazoak ezagutzen ditu gizarteak, baina ez du kontuan hartzen elikagaiak etengabe eta gero eta gehiago xahutzen ari direla, ezta hura deuseztatzeak dakartzan arazo sanitario eta ekonomikoak ere. Egoera horren aurrean, Elikagaien Bankuak “soberakin-pobrezia” kontraesana konpontzeko beharrezkoa den elkartasun-espiritua pizten saiatzen dira, pertsona batzuei soberan geratzen zaizkien elikagaiak behar dutenengana hurbiltzea erraztuz.

Solidaritate-espiritu horrekin eta une honetan bizi dugun laguntza-konpromisoarekin bat etorriz, Covid 19ak eta haren ondorio sozioekonomikoek larriagotuta, Politeknika Ikastegia Txorierrik garapen jasangarriaren “zero gosea” helburuaren partaide izan nahi du, gure sentsibilizazio- eta elikagai-bilketaren kanpainarekin lankidetzan, “Bizkaiko Elikagai Bankua”ri entregatzeko, gure ingurunearen premia-egoeran dauden pertsonen artean bana ditzan.

Gure kanpaina, hasiera batean, kartelen erakusketa bat egitea izan da. Kartel horiek Salmentak eta Merkataritza Guneak Kudeatzeko goi-mailako heziketa-zikloko bigarren mailako ikasleek diseinatu dituzte, ikastetxeko erabiltzaile guztiak informatzeko. Ondoren, gure ikasleen familiei, gure hezkuntza-plataformaren bidez, garatuko genuen kanpainaren berri eman diegu, eta, azkenik, ikastetxeko ikasleekin lan egin dugu, tutoreen bidez.

Kanpaina abenduaren 9an hasi zen, Bizkaiko elikagaien bankuak gomendatu zizkigun produktuak emanez: olioa, arrain-kontserbak, prestatutako janari-latak, egositako lekaleak, gailetak, kakao disolbagarria, azukrea, haurrentzako potitoak, pixoihalak, haurrentzako esnea eta zereal hautsak.

Bilketa hezkuntza-komunitate osoaren lankidetzarekin egin da, ikastetxeko langileek, ikasleek eta familiek parte hartuta, eta, azkenik, abenduaren 16an amaitu zen gure elkartasun-kanpaina.

Zentroak gizarte-larrialdi honi eman zaion erantzun solidarioa ospatu du, eta uste du guztiz egokia izan dela, galkorrak ez diren elikagai gomendatuen bi edukiontzi oso bildu eta Bizkaiko elikagaien bankuari eman zaizkio. Zalantzarik gabe, elkartasun-keinu horrek gora egiten du, eta beharra duten pertsonen egoera arintzen lagunduko du.

Azkenik, Politeknika Ikastegia Txorierrik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkie ikastetxeko familia, ikasle eta langile guztiei, elikagaiak elkartasunez biltzeko kanpainan aktiboki eta borondatez parte hartzeagatik.

Espero dezagun egoerak hobera egitea, eta datozen Gabonetan horrelako kanpainak hain beharrezkoak ez izatea espero dut; bestela, hor izango gara Politeknika Ikastegia Txorierri, horrelako proiektu solidarioetan gure lankidetza eskainiz.

Eskerrik asko guztioi!!!!!!