Txorierriren iragana eta etorkizuna: Haren historiaren errepasoa eta etorkizunerako proiekzioa

Txorierrin ia 40 urte eman ondoren, horietatik 30 zuzendari gisa, Juan Angel San Vicente-k oraintsu erretiratua, Txorierriko historia errepasatzen du eta etorkizunari buruz duen ikuspegia eskaintzen digu.

2019/2020 ikasturte honetan, Politeknika Ikastegia Txorierrik bere 40. Urteurrena ospatzen du, eta horregatik nahi nuke artikulu hau, lehenik eta behin, aitortza bat izan dadila euren ahaleginen bidez aurrendarien espiritua bizirik irautea lortu duten pertsona guztientzat, 1979. urtean izan zuten ikuspenari eutsiz: “Kalitatezko LH bat abiatzea eskualdearentzat”.

Matrici S.Coop.-en bazkideen eta kooperatiba horrekin konprometituta zeuden familien bultzadari esker, “ikastunen eskola” bat abiatzeko ikuspegi estrategikoa izan zuten, hain zuzen ere enpresaren eta prestakuntzaren arteko lotura enpresa handietan –Labe Garaiak, Babcock & Wilcox, eta abar- desagertzen ari zenean.

Zalantzarik gabe, lehenengo urte haiek izan ziren gure oraingo Politeknika Ikastegia Txorierri S.Coop.-aren zimenduak jarri zituztenak. Denborak aurrera joan ahala, noizbait Txorierrerin historiaren parte izan diren pertsonen irmotasun eta sen berritzaileari esker, gure zentroa gai izan da gero eta aldakorragoa den lan-merkatu honek eskatzen dituen profil profesionalei erantzuteko.

80ko hamarkadaren hasieran, eraikin berria bat eraikitzeaz hasi ginen negoziatzen Eusko Jaurlaritzarekin, zeren ordura arte Bilboko Apezpikutzak Elizbarrutiko Seminarioan dohainik utzitako lokal batzuk erabiltzen ari baikinen. Txorierri Haraneko udalen baldintzarik gabeko sostenguari esker (gaur egun, gure kooperatibako kideak dira), “geure etxea“ eskuratu ahal izateko behar genituen baliabideak lortu genituen; eraikina bi aldiz handitu zen geroago (1982 eta 1985ean), enpresek eskatzen zuten profil teknologikoari erantzun ahal izateari begira eskuratu ahal izaten genituen baliabide teknologikoak barne hartzeko. Baliabide horiek lortze aldera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Mondragon Korporazioaren eta beste Erakunde Publiko eta Pribatu batzuen sostengua izan dugu beti, zeren azken belaunaldiko teknologiak eskuratzen lagundu baitigute; hain zuzen ere, hori da gure zentroaren identitate-ezaugarrietako bat gaur egun.

Zalantzarik gabe, kooperatiba integral moduan daukagun kudeaketa-eredua aparteko kasua izan da mundu osoan, eta erreferente bihurtu gaitu eredu horrek gure gazteen prestakuntzan parte hartzen duten eragile guztiak biltzen dituelako: familiak, irakasleak/irakaskuntza bestekoak, udalak eta enpresak. Alde horretatik, eskertu nahi nuke Txorierriko sei udalen aldetik jaso dugun sostengu berezia, eta baita gure enpresa kolaboratzaileen aldetik jasotakoa ere: Matrici, Batz, Fagor Arrasate, Arteche, Ondoan, Proinyec eta Ekide, historiak aurrera egin ahala gure zentroari atxiki baitzaizkio.

Txorierrin ia 40 urte eman ditut, eta horietako 30ean haren kudeaketa koordinatzeko zoriona izan dut, zuzendari gisa; bada, ziurtatu dezaket gaur egun indarrean dirautela gure Hezkuntza-proiektua gidatzen duten Printzipioek eta Helburuek, eta horrek guztiak erreferente bihurtu gaitu LHaren alorrean, berriztatzeko daukagun ahalmenagatik, bai teknologikoa eta bai pedagogikoa.

Gure zentroaren lidergoa jasotako sari garrantzitsuetan konkretatu da: Eusko Jaurlaritzaren aldetik Zilarrezko Q eta Urrezko Q Bizkaian jaso duen lehenengo Lanbide Heziketako zentroa, eta baita ISO 9001 ere; aitortza horiek guztiek erakunde berritzaileenen kudeaketaren bikaintasuna saritzen dute. Eta, bereziki, ISO 14001 (Ingurumen-kudeaketa), une honetan duen garrantziagatik, zeren Klima Aldaketa gainditu beharko dugun erronka nagusietako bat izango baita, zalantzarik gabe. Eta, hain zuzen ere, hori izango da Txorierrik etorkizunean izango dituen erronka handienetako bat. Lanbide Heziketako zikloen eskaintzak barne hartu beharko dituen sistema eta eredu produktiboek, enpresen behar teknologikoak betetzeaz gain, Ingurumena zaindu behar izango dute nahitaez.

Leave a Comment